XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Petrolioa igo, kontsumoa urritu.

WASHINGTON (Efe).

- Petrolioaren prezioa gogotik igo da azken asteotan.

Petrolioaren eskea gero eta haundiagoa da alde batetik eta bestetik, gutxiago produzitzen da Iranen, oraindik hor gauzak mehe daudelako; beraz, ez da harritzekoa, zenbait nazio produzitzailek petrolioa igotzea edota igo erazi nahi izatea.

Baina, alderdi txar asko datorkie Estatu Batu eta Europako nazioei.

Zernahi gauza egiteko petrolioa behar baita gaur egun.

Atzo, ostirala, Ipar Amerikak dei egin zien mundu osoko petrolio kontsumitzaileei, petrolioaren kontsumoa ehuneko bost urritu dezaten.

OPEP delako Elkartean sartzen diren nazioek bilera egingo dute Ginebran martxoaren 26an.

Irango iraultzarekin, hidrokarburoen munduan aldakuntza haundia eman da.

Horretaz baliatuz Katar, Kuwait, Oman, Libia eta Abu Dhabi herrialde arabeek, ehuneko bost edo hamar igo dute petrolioaren balioa.

Bi hilabete oso petroliorik saldu gabe egon ondotik, atzo zuen lehenbizikoz saldu Iranek.

Jomeinik, Irango putzu petroliferoetan lanean ari ziren kanpotar tekniko guztiak, Irandik bidali egin ditu.

Jan dezatela etxeko pertzatik!.

Hain zuzen, Japonek erosi dizkio bi milioi petrolio kupel, kupeleko 18-20 dolar pagatuz, hau da, Sha-ren garaian pagatzen zena baino askoz gehiago pagatuz.

Venezuelak, bide beretik, petrolioaren prezioa jasotzeko asmotan da.

Oraingoz ez omen du jasoko, baina datorren hilaz geroztik kupeleko dolar bat eta hogei zentabo eskatuko ote dituen.

Energi Agentzia Internazionalean sarturik dauden.

Mendebalgo nazioek, lehengoan Ginebran biltzen zirelarik, petrolioaren kontsumoa urritzea eta laburtzea erabaki zuten, Ipar Amerikako gobernarien asmoei eta esanei jarraiki.

Ehuneko bost urrituko litzateke kontsumoa.

Honela, egunero bost milioi kupel gutxiago beharko lirateke.

Agentzian sartzen diren nazioak hauexek dira: Alemania Federala, Australia, Austria, Belgika, Kanada, Dinamarka, Espainia, Ipar Amerika, Bretainia Handia, Grezia, Irlanda, Holanda, Italia, Japoi, Luxemburgo, Zelandia Berria, Noruega, Suezia, Suiza eta Turkia.

Iranetik petrolioa irten ez delakoaz, nazio arabeek horren prezioa igotzeak, gogorki asaldatu ditu nazio industrializatuok, Ipar Amerika bereziki.